XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta teknokrata deritzatenak zer esanik ez: hauetxek ditugu lehen mundu hortako piztiarik amorratuenak eta ikaragarrienak!.

Ba dago, estadistiketan ezin sarturik ere, bigarren mundua: beste planeta bat, beste izate-mailla bat: Olerkiarena, Arterena, Trazendentziarena bestea bezin egiazkoa, bestea bezin errealista.

Eta bigarren mundu hunen zantzurik ere batzuk (gehiegik...) senditu ez badute ere, mundu hori ba dago.

Askotan aipatzen da maitemindu edo amurustu berrian diranen eder-giro zoragarria.

Eta hala da egia.

Maitemindu dana, ezagutzen ez zuen edertasun-izartegi oso batek dardarazten du.

Eta hau irriz irakurri duketenei, nihaurk ere egiten diet irri; eta nere barrenean ziñez urrikaltzen.

Hauxe gertatzen zaio Oteiza'ri, eskierki, gure eskasia ikusita....

Gure txapelaundiek, beraz, hasteko, edo hasi aitzin hobeki, bigarren plan edo mailla hori dagoela senditu behar dute (edo ez senditzekotan, sinistu bederen).

Bigarren mundu hunen berririk ez duena, edo kontra zaiona, nola izan diteke artista, nola izan diteke txapelaundi? Nola ez du irentsiko gure herriko dirukeria lotsagarriak?.

Oraindik ere pintura bat ikusi, eta modeloaren antza ote duenez begiratzen baizik ez dakiena, Artearen mugatik at bizi da oraindik.

Eta nobela batean pasadizu edo istorio bat baizik antzematen ez duena, berdin.

Arteaz mintzatzeko boza ken dakieke horrelakoei; eta itsu bati koloreei buruz bere iritzia emateko ahalmena baiño ez litzake.

Thérèse Desqueyroux, La Métamorphose, eta L'Etranger irakurri, eta pasadizuez besterik, oso berririk eta oso sakonik, nabaitu ez duena, ez da oraindik gai Arteaz edo Literaturaz hitzegiten hasteko ere.

Txapeltxikia da; eta sendi artean, ixiltzea dauka.

Nik neuk, egia aitortzeko, azkeneko artista askoren obrak ez ditut oraingoz senditzen, ez dute nere barnea iñarrosten, eta txapeltxikitzat daukat nere burua.

Horrengatik esan dut gorago gure artista aitziñakoiak xuxen ala ez hain xuxen beharbada ari dirala; ez baitakit guztiz segurki.

Baiña lehenagokoetan Artearen zirrara senditu dudalako (Débussy, Bartok, Braque, Sisley), apalik aitortzen dut Oteiza eta Txillida, gureak bakarrik aipatzeko, artista egiazkoak eta sakonak izan ditezkeala, gaurko gure artistarik haudienak agian; nahiz nere sendimenaren kamutsak ez hau erakutsi.

Gehienik, beraz, ixildu egingo naiz horrelakoak juzgatzean; edo apalki eta begi onez bere alde mintzatuko.

Ez dut horietaz botorik.

Eta gisa zait ez izatea.

Gaurko mundua mundu berri bat da, lehenagoko guziak garai batean berri izan ziran bezela; berriago zaigu menturaz bestetango gizonei baiño, gure mendeen gauzak errotikago aldatu diralako.

Soziolojiak eta Kondairak hau jakiñarazten digute.